New York Times-en erreportaia interesgarria: PowerPoint aurkezpenek zer nolako pisua hartu duten AEBetako Armadaren barruan. Gauzak argitu barik, eginbeharrak difuminatzeko eta nahasteko balio dutelakoan daude asko. Eta, hala ere, dozenaka ofizial halakoak egitera dedikatzen dira: PowerPoint Rangers esaten omen diete.
Honako hau estrategia biltzar batean azaldu zen. Ikusi zuenean, Afganistango AEBetako tropen buruzagiak, Stanley McChrystal jeneralak zera esan omen zuen: "Diapositiba hau ulertzen dugunean, irabazia dugu gerra".
Hala ere, irudi honetako espageti plater irakurtezina baino okerragoak omen dira puntuz puntuko buleta irakurterrazagoekin osatutakoak. Esate baterako:
Bai, arma berriak sartu, bertakoekin batera jardun... Baina helburu horiek nola burutu, edo ardurak zehazten ez badira, edo detaileak alde batera uzten badira, ez da ezer aurreratzen.
Aje hauek ez dira bakarrik militarrak. Prozesu konplexuetan aurrera egiteko garaian, beste alor batzuetan ere traba izan daiteke PowerPoint aurkezpenez abusatzea. Hori bai, erreportaiak aipatzen du alor bat non militarrek etekina ondo ateratzen dioten tresnari; prentsaurrekoetako azalpenak hedabideei. Erabilpen horri hypnotizing chickens esaten omen diote, oilaskoak hipnotizatzea.
PowerPoint Microsoft Office paketeko programa ezaguna da. Doako alternatiba ere badu, OpenOffice.org paketeko Impress aplikazioa. Biak daude euskaratuta.
Baina, ez al zen West Point militarrei hiltzen irakasteko gunea? Aldatuko diote izena, Power Point, Powest Point akaso?