Teknologia albisteak

Garabiekin igo duten Hego Koreako untzia torpedoak jota hondoratu zela diote

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-04-25 : 11:04

Joan den martxoaren 26an Hego Koreako itsasarmadaren untzi bat Cheonan delakoa, hondoratu egin zen Ipar Koreatik gertu. Bi zatitan joan zen urpera, baina brankako erdia, garabi erraldoiekin igotzea lortu zuten atzo. Untzia gertutik ikusita Hego Koreako agintariek jakinarazi dute uste dutela torpedo batek jota hondoratu zela untzia.

Leherketa baten ondorioz zatitu zela untzia, horixe jakinarazi zuten Hego Koreako agintariek martxoan. 46 marinel zihoazten Cheonanen, eta 39ren gorpuak uretatik erreskatatu zituzten. Beste bat, atzo itsaso azpitik jasotako untziaren barruan aurkitu zuten.

Hego Koreak zuhur jokatu zuen hasieran, baina orain torpedo erasoa izan dela badiote, larriagoa da kontua, Ipar Korearen erantzukizuna zuzena dela ondorioztatu baitaikete. Ipar Koreak dio dio eurek erantzukizunik ez dutela.


Wikipedia

Baengnyeong uhartearen ondoan hondoratu zen Cheonan. Mapan ikusten den bezala, Hego Koreako mugen barruan geratzen da, baina uhartea gertuago da Ipar Korea kontinentaletik hegoaldeko zatitik baino.


Cheonan, hondoratu aurretik. Jabetza publikoa, Hego Koreako itsas armada / Wikipedia

Untzia erreskatatzeko lanak ikusgarriak izan dira. Ur gaineko garabi erraldoin bat eraman zuten bertara, eta harekin igo zuten. 1.200 tonako untzia zen, osorik funtzionala zenean.

Ur azpian, 25 metroko sakoneran zegoen Cheonan hondoratu ondoren.

Erantzun

Sartu