Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Subordinazioaren kontra" hitzaldia Joxe Azurmendiren pentsamenduaren inguruan

UEU
UEU
2010-04-26 13:04

UEUko Soziologia Sailak bultzatuta eta Bilboko Zenbat Gara elkartearekin elkarlanean, BURUTIK PLAZARA hitzaldi zikloa antolatu da. Hona zikloaren lehen hitzaldia: "Subordinazioaren kontra" Joxe Azurmendiren pentsamenduaren inguruan. Hizlariak, Ander Iturriotz eta Imanol Galfarsoro izango dira, Bilboko Kafe Antzokian, asteartea 27, arratsaldeko 20.00etan.

"BURUTIK PLAZARA" egitasmo honen bitartez, pentsamenduari foro zabal bat sortu nahi izan zaio, euskaldunon gogoetek plaza egokia izan dezaten, beti ere gizartea hobetzeko ahaleginetan, arazo bakoitzaren muinera joz eta, ahal den guztietan, irtenbide egokiak proposatuz. Urtean zehar hiruzpalau hitzaldi emango dira, guztiak doanekoak eta irekiak.

Informazio gehiago: ueu365 bloga

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu