Algortako Bertsolari Eskolak kudeatzailea behar du
Algortako Bertsolari Eskola 1980. urtean sortutako elkartea da. Sorreratik bertsolaritzaren transmisioaren, sustapenaren eta ikerkuntzaren alde jardun du Bizkaiko Uribe Kostako eskualdean eta batik bat Getxon. Egun zeregin horretan jarraitzen du, adin guztietako bertsozaleak trebatu, urtean 40 bertso saiotik gora antolatu, eskualdeko ahozko ondarea batu, Getxoko eskoletan ahozkotasuna eta bertsolaritza landu, eta euskal kulturarekin lotutako beste hainbat ekintzatan parte hartzen du.
Aurten 30 urte bete ditu ALBEk. Jardunbide eraginkorragoa izan dezan, kudeaketa eta koordinazioa profesionalizatzea ebatzi du. Alde horretatik, hauxe da bilatzen duen langilearen profila:
Zer eskatzen da:
- Kudeaketa eta administrazio arloko ezagutzak izatea.
- Informatika ezagutzak.
- Euskara, ahoz eta idatziz, menperatzea.
- Gida-baimena eta autoa izatea.
- Izaera dinamikoa izatea.
- Harremanetarako dohainak.
Baloratuko da:
- Antzeko lanetan esperientzia.
- Bertsolaritzarekin harreman zuzena.
- Uribe Kostakoa izatea.
Bidali CVak albegetxo@gmail.com helbidera, maiatzaren 10a baino lehen (egun hori barne). Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.
ALBEk Sustatun argitaratutako beste albiste batzuk:
Erantzunak kargatzen...