Haragizko amoreak Omar Nabarroren poema erotikoen liburua da (Edorta Jimenezen poesiarako izena da Omar Nabarro). Horretan oinarriturik prestatu dute Haragizkoa ikuskizuna, zeinarentzat Joseba Barrenetxeak bere irudi sorta bikain horietako bat sortu duen.
Baimenarekin, © cc-by-nc-nd (aitortu, ez merkataritzarako, eratorritik gabe): Joseba Barrenetxea
Lagunarteko lehen saio bat egin zuten duela aste batzuk Gernikan, baina orain, biribilduta, errezitaldia antolatu dute, musikan Rafa Rueda eta Jaime Nieto, irudigintzan Joseba Barrenetxea.
Estreinaldia izango da Donostian, Doka kafe antzokian, maiatzak 18, 20.30etan.
Aurreko batzuetan egin duen bezala, Joseba Barrenetxea argazkilariak euskal ukitu berezia eta erotikoa duen argazki sorta egin du lan honetarako. Flickr-en edo Barrenetxearen Facebook-eko orrian aurkituko dituzue sortako adibide gehiago.
Erantzun
Sartu