Teknologia albisteak

Maramara* taldeak Europako EN 15038 kalitate ziurtagiria lortu du

Erabiltzailearen aurpegia
maramara taldea
2010-05-01 : 10:05

Hizkuntza zerbitzuen kalitatea eta kudeaketa egokia bermatzea da Maramara* taldea enpresaren lehentasuna. Eskuratu berri duen EN 15038 Europako Kalitate Ziurtagiriak, itzulpen arlorako berariazko ziurtagiriak, konpromiso hori aitortzen du.

Beronen bidez, gestioan eta bezeroarekiko harremanean bezalaxe, egiten den lanaren kalitatean du eragina ziurtagiriak, izan ere, edozer testu itzultzaile batek itzuli eta beste batek zuzentzeko beharra zehazten du TÜV Rheilandek bermatu duen horrek, bezeroak jasoko duen emaitza bikaina izan dadin. Era berean, lanen gestioa azkartu, bezeroarekiko etengabeko harremana sendotu, barne kontrolean sakondu eta etengabeko prestakuntza arautzeko urratsak egin behar izan dira maila horretako agiria jasotzeko, bi urteko ibilbide luzean.

Gainera, Maramara* taldeak ISO 9001 ziurtagiri orokorra ere bazuen lehendik. Ritxi Lizartzak gidatzen duen taldea eskarmentu handikoa eta profesionala den seinale.

Horri bezeroei eskaintzen dien Ardura Zibileko (AZ) asegurua gehitu behar zaio. Aseguruari esker, edozer arazo izanez gero, haien interesak uneoro babestuta egongo dira.

Mota askotako hizkuntza zerbitzuak eskaintzen ditu Maramara* taldeak: lokalizazioa, itzulpen eleaniztunak, zuzenketak, transkripzioak, ikus-entzunezko egokitzapenak... Gainera, hainbat euskarritan, bezeroen beharretara egokituta eta etengabeko hobekuntzaren alde lanean dihardu.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago