Teknologia albisteak

Aiaraldeak komunikazio leiho berria ireki du

Erabiltzailearen aurpegia
www.aiaraldea.com Komunikazio leihoa
2010-04-22 : 09:04

Aiara eskualdean tokian tokiko informazioa bildu eta hedatu asmoz, atari berria zabaldu dute: www.aiaraldea.com. Urduña, Amurrio, Arespalditza, Arrastaria, Lezama, Artziniega, Laudio, Areta, Arrankudiaga, Zollo eta Orozkoko gertaerak jasoko ditu. Aiararrek egina, Aiaraldeaz eta euskara hutsean. Egitasmoa, larunbatean aurkeztu zuten Amurrioko plazan. 150 lagunen babespean,Sokaide musika taldeak, bertsolariek, antzezleek eta trikitilariek hartu zuten parte.

Webgunean,bideoak (.tv), audioak (.fm), argazkiak (.jpg) eta albisteak (.txt) sareratuko dituzte. Honetaz gain, kultur proposamenen tarte bat ere izango dute. Bertan, astero, musika, zinema eta literatura proposamenak berrituko dira.

Aiaraldea Komunikazio leihoa partehartzailea eta irekia da. Proiektua, 50 lagunen jarduerak egiten du posible. Batzuk, webgunea hornitzera dedikatzen dira, beste batzuk, erredakzio lanetara eta gainontzekoak baliabide teknikoetara. Hala, eskualdean jasotzen diren gertaerak euskaraz ahalik eta formatu gehienetan zabaldu egiten dituzte. Aiaraldeako kideek, etorkizuna eta multimediaren aldeko apustua egin badute ere, iragana ez dute ahaztu. Horren adibide da Memoria atez ate egitasmoa. Partaideek jakitera eman dutenez, eskualdeko Historia eta kultura ondarea biltzea dute xede. Horretarako, adineko zenbait aiararrei elkarrizketa sakonak gauzatzen ari dira.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago