Sustatu logoa Teknologia albisteak

Tranpa egin du Oh Eun-Sun-ek Edurne Pasabanekin lehian?

Sustatu
2010-04-20 15:04

Oh Eun-Sun-en 13. zortzimilakoa Kangchenjunga (8.586 m) izan zen, iazko maiatzaren 6an. Haren ondoren zabaldu ziren zenbait susmo:

  • Argazkia ez da batere argia, zein tontorretan dagoen ez da ikusten eta tontor bat ote den ere ez (lainoagatik ere izan daiteke)
  • Bandera bat tontorrean barik, beherago azaldu zela diote batzuek.
  • Azken 500 metroak denbora errekorrean egin zituela, zabaldutako informazioaren arabera.

Datu hauek iazko abenduko informazio honetan ageri dira. Baina hor dago, halaber Oh Eun-Sun-en gezurtapena:

  • Bideo bat erakutsi zuen prentsaurrekoan, Pasabanek egina Kangchenjungan, eta irudietan argazkiko ikusmira ezagutu zitekeela esan zuen.
  • Azken igoeraren ordutegia ez zela horrela izan, eta 12 orduko lana hartu ziola.
  • Berarekin zihoan sherpak baieztatzen duela Oh Eun-Sun-en bertsioa.

ETBk Edurne Pasabanen adierazpen hauek zabaldu zituen atzo, baina irudiak ez dira oraingoak Nepalgoak, baizik eta Madrilen martxoaren hasieran grabatuak. Zera dio Pasabanek bideoan:

Zenbait gailurretan argazkirik ez dauka, eta dituen argazkiek ez dute gureekin kointziditzen edo bat egiten. Berak Kangchenjungako gailurra esaten duena, desberdina da geuretik total. Hor duda handiak sortzen dira.

Adierazpen horiez gain, beste blog honetan berriagoak zabaldu dituzte, eta Pasabanek dio horietan korearraren sherpek baieztatu dietela Kangchenjungan tranpa egon zela.

Annapurnako kanpamendu batean, behintzat, topo egin zuten euskaldunak eta korearrak, eta elkarrekin gustura egon zirela ematen du. Argazki hauek Edurne Pasabanek berak zabaldu ditu bere webgunean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu