Sustatu logoa Teknologia albisteak

Carlos Agirre sailburuak (Idoia Mendia barne?)

Sustatu
2010-04-20 10:04

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak hitzaldia antolatu du biharko, Carlos Agirre Eusko Jaurlaritzako ekonomia sailburua delarik gonbidatua. Gonbidapenean H bat jan diote hausnarketari, baina deigarriagoa iruditu zaigu Agirreren pertsonalitate plurala: Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak, biak batera. Idoia Mendia eta Carlos Agirre sailburuen pertsonalitate bikoitz edo bakunaz jardun izan dugu Sustatun lehenago ere...

Idoia Mendia eta Carlos Agirreren antzekotasunez... otsailean agertu ziren hauek Sustatun. Lehena Twitterren irakurria, eta bigarren irudia Sustatuzale batek utzitako erantzuna.

Bien nahasketa:

Biharko hitzaldiari dagokionez, tokiaren berri badakigu (Euskalduna jauregia, Bilbon, A-4 aretoa), baina ordua ez, ez da ageri gonbidapeneko irudian, eta ez dugu aurkitu EGAB-en webgunean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu