Uribe Kostako komunikabide euskaldunen mahai ingurua
2010-04-19 18:04
Sarea Josten gabiltza Koska Irratiko, ukberri.net agerkari digitaleko eta UK aldizkariko lagunok. Bi aste hauetan zehar egiten ari diren ekimenekin bat eginez, Uribe Kostako euskarazko komunikabideen egoera ardatz izango duen mahai ingurua antolatu dugu apirilaren 21erako, 19:30etan Aldai Patronatuan (Karitate kalea 1, Algorta).
Eztizen Mirandak zuzenduko du berbalditxoa eta hiru komunikabideen gaur egungo egoeraz eta herritarren eta komunikabideen arteko harremanaz hitz egingo dugu, besteak beste. Entzuleen galderek ere tartetxoa izango dute, noski! Hurbil zaitez Uribe Kostako hedabide euskaldunak hobeto ezagutzera!
Erantzunak kargatzen...