Bertso Jazz, azken emanaldia
Munduko inprobisazioan oinarritutako bi kultur adierazpen garrantzitsuenak elkarrekin egongo dira oholtzan emanaldi honetan: jazzaren musika inprobisatua eta bertsolarien hitz inprobisatuak. Baina ez da bertso saio bat izango, non musikariek, bigarren planoan, piezaren bat edo beste joko duten. Ez eta jazzeko kontzertu bat ere, non bertsolariek zerbait sinbolikoa abestuko duten.
Musikariek bertsolariekin eta bertsolariek musikariekin, batera egingo dituzte inprobisazioak, benetako elkarrizketa eratuz: musika izango da bertsolarientzako gaia eta bertsoak musikarien gaia. Ez da kantaldi bat izango, emanaldi bakoitza ezberdin egingo duena gai-jartzaileak jarritako gaiak izango baitira. Oholtzan lau bertsolari, bost musikari eta gai-jartzailea izango dira, akorde eta errima jokoak eginez.
Orain artean, Donostiako jazzaldian (Victoria Eugenia, 2008-07-25), Iruñea (Gaiarre, 2009-01-22), Tolosa (Leidor, 2009-03-28), Eibar (Kolisea, 2009-05-22), Zarauzko Jazz jardunaldietan (Malekoian, 2009-07-19), Gasteiz (Matxete, 2009-08-07), Durango (Landako, 2009-10-16), eta Bilbo (kafe antzokia, 2010-04-22) izan dira emanaldiak. 8 emanaldi, 20 doinu aldi oro berrituz ia 500 bertso notak, akordeak, kolpeak
Bertsoa eta jazzaren arteko harreman honek, atsedena hartuko du. Norberak esperientzia honetatik ikasi duena aztertu, norbere esparruan aplikatu, eta hurrengoan hurrengorako bada oinarri bat iada!
Sarrera, 10 euro!
Partaideak
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Jon Maia, Amets Arzallus eta Andoni Egaña;
Musikariak: Bixente Martinez (gitarra), Hasier Oleaga (bateria), Asier Ituarte (tronboia), Julen Izarra (saxoa) eta Jon Piris (kontrabaxua).
Gaijartzailea, Unai Elizasu
Erantzunak kargatzen...