Ipar Kutxa Euskadiko kreditu-kooperatiba Estatuan Anboto Laguntzaile Birtualaren teknologia eskuratzen duen lehenengo finantza-erakundea da. Bere bezeroei askoz zerbitzu osatuagoa eskainiko die, bezeroek beren zalantzak web gunean ebatzi ahal izango baitituzte zuzenean. Gainera, bulego batean langile batekin izango luketenaren antzeko elkarrizketa izango dute.
Teknologia hori Anbotok esklusiboki garatu du, eta Gartner aholkularitza-etxe entzutetsuaren iritziz bosgarren belaunaldikoa da. Horri esker erabiltzailearekin elkarrizketa librea, naturala eta are gehiago, soziala ere egon ahal da. Hori lortu ahal da hitzak kontzeptutan taldekatzen dituelako, ez da gako-hitzekin funtzionatzen duen bilatzaile "hutsa". Erabiltzaileak idazten dituen terminoen azterketa ontologikoa egiten du programa honek, eta esanahien arteko harremana bilatzen du.
Beste laguntzaile birtual batzuekiko diferentziarik handiena hau da: Anbotoren oinarria ez da gako-hitzen erabilera. Gako-hitz horien bidez ulermen semantiko txikia besterik ez da lortzen, eta emaitzak ateratzen dira erabiltzaileak idatzi duena eta datu-baseetan dagoena zehazki bat etortzen badira. Anbotok garatu duen laguntzailea haratago doa eta erabiltzailearen esaldia semantikoki eta ontologikoki aztertzen du. Horrela, erabiltzaileen kontsultak ulertzea lortzen du eta elkarrizketa sortzen du, gizakiaren solasa simulatuz.
Ipar Kutxaren kasuan, laguntzaileak mintzakide gisa jokatuko du, bezeroen zalantza eta galderak ebatziko ditu, bai oraingo bezeroenak, bai etorkizunean bezero izan daitezkeenak. Gainera, teknologia apurka hobetu egingo da, eta aldi berean, erabiltzaileen eskari eta kontsultetan oinarritutako funtzioak gehituko dira. Horrela, erregistratu diren sarrerak astero aztertuko dira zerbitzua hobetzeko.
Ipar Kutxaren web gune berria datorren maiatzean inauguratuko da, eta laguntzaile birtuala gune horretan egongo da erabilgarri. Bertan bezeroekin eta bezero ez direnekin elkarreraginean aritzeko aukera egongo da, eta beste alderdi berri askoren artean, Anboto Laguntzaile Birtuala aurkitu ahal izango da. Laguntzaile honek elkarrizketa librea eta erabiltzailearekiko komunikazio naturala eskaintzen ditu. Horrela, gure erakundea etengabeko on-line arretan aitzindari eta erreferentzia-gune bilakatuko da, bezeroari eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan entzungo eta erantzungo baitio, Ipar Kutxako Kalitatearen eta Berrikuntza-Taldeen Unitateko Zuzendaria den Óscar Garrok dioenez. Gure balio eta konpromisoetako bat izan da betidanik bezeroen beharrizanetara egokitutako zerbitzuak ematea, eskura dagoen banka arin eta errazaren bidez. Horretarako, gure bokazioa beti hurbil egotea da bezeroari entzuteko eta harekin etengabe harremanetan egoteko. Halaber, zera ere dio: Ipar Kutxak Interneten agertzean balio horiekin modu koherentean jokatu nahi du, eta harremanetan oinarritutako komunikazioaren adierazgarririk onena eskaini ere bai. Alde horretatik, erronka handi hori lortzeko, Anbotorekiko aliantza Ipar Kutxaren aukera nagusietako bat da.
Anboto enpresako sortzaile zuzendari nagusia den Xabier Uribe-Etxebarríaren iritziz, laguntzaile birtual hau erabiltzen duten erabiltzaile guztiek ikusiko dute Ipar Kutxaren web gunea erabiltzea esperientzia errazagoa eta batez ere osatuagoa izan dela. Teknologia honen abantailarik handienetako bat da jende guztiak erabili ahal duela, Internet erabiltzen trebatua egon zein ez; izan ere, bulego batean mintzatzen erabiliko genukeen hizkera erabili behar da, besterik ez.
Erantzun
Sartu