Langunek Hizkuntzaren Industriaren Elkarteak EHUren Udako Ikastaroetan 3 egunetako ikastaro interesgarria antolatu du sektorearen ikuspegi zabal bat emateko asmoarekin. Irailaren 1etik 3ra luzatuko da ikastaroa eta Hizkuntzen kudeaketa mundu global batean du izenburua. Ikastaroan sektoreko euskal adituez landara, atzerritik etorritakoek ere hartuko dute parte.
Ikastaroaren helburua honako hau da:
'Hizkuntza lan-erreminta duen sektore ekonomikoak gero eta pisu handiagoa hartzen ari da dira munduko ekonomian, bereziki globalizazio-prozesuaren ondorioz. Enpresek mundu mailako merkatu batean saldu nahi dituzte beren produktu eta zerbitzuak eta hor hizkuntza- eta kultura-aniztasunaren erronkarekin egiten dute topo. Erronka hori eta antzeko beste batzuei aurre egiteko, esaterako Internet egungo komunikazio erreminta nagusia izateari, sektore ekonomiko berri bat sortzen ari da, Hizkuntzen Industriarena hain zuzen ere, zeinetan osagai teknologikoa ezinbestekoa den.
Hizkuntzen industriaren sektoreak honoko agente hauek biltzen dira behinik behin: itzulpengintzaren esparru guztiak (testuen itzulpengintza, lokalizazioa, bikoizketa, interpretazioa, etab.), hizkuntzen irakaskuntza, edukien alorra (informazioaren kudeaketa, lexikografia eta terminologia, edukien industria, etab.) eta teknologia linguistikoa (itzulpen automatikoa, e-learning sistemak, idazteko tresnak, dokumentu eleanitzen prozesamendua, etab.)
Ikastaro honen helburua da, batetik, erakustea hizkuntza lan-erreminta den jarduera sozio-ekonomiko guztietan teknologiak nola lagun dezakeen prozesuak errazten, merkatzen eta eraginkorragoak egiten eta, bestetik, hizkuntza-teknologien state-of-the art zein den azaltzea. Hori guztia mundu globalizatu batean bizi garela kontuan hartzen eta gure herriko enpresek mundua dutela merkatu nagusi jakitun izanik.'
Dagoeneko, irekita dago bekak eskatzeko epea (apirilaren 23ra arte) eta laster irekiko da matrikula (maiatzaren 3tik aurrera).
Ondorengo, WEB orrian beka inprimakia eta matrikula inprimakia aurkituko dituzu, bai eta bestelako informazioa ere.
Erantzun
Sartu