Bideo hau ikaragarria da. Suntsitu egin nau gizaki gisa. Joan zen larunbatean ikusi nuen eta ezin dut burutik kendu.
Futbol Munduko Txepelketaz eta Euskal Herriko bake prozesua bultzatu nahi omen duen Mandelaz harago ba dago Hegoafrika ezezagun bat. Interneteko fenomeno bihurtu da egunotan hango musika talde bat: herrialdeko boer zuri kaikuen irudia eta kultura munduan zabaldu nahi duen Die Antwoord ("erantzuna" afrikaans hizkuntzan).
"Hegoafrikarrak oso kaikuak gara", esan zidan duela urte asko Lurmutur Hiriko lagun batek, "atera kontuak, semaforoei robot esaten diegu". Eta berehala galdetu zidan: "euskaldunak ere horren kaikuak zarete?".
Orain hasi naiz ulertzen esan nahi zuena. Ai ai ai zure tximeleta naiz/ zure babesa behar dut/ izan zaitez neure samuraia
Ninja dela uste duen makarra patibulario bat rapeatzen,

Argazkiak.org | Die Antwoord © cc-by-sa: euskopata
helioa-edo arnasten duen lamia gaizto bat, Yo-landi Vi$$er izena darabilena,

Argazkiak.org | die antwoord © cc-by-sa: euskopata
eta Hi-Tek disko jartzailea (Leon Botha), progeria gaitzak jotako munduko pertsonarik zaharrena, 25 urterekin.

Argazkiak.org | die antwoord © cc-by-sa: euskopata
Beste lagun batek ikusi zuen bideoa atzo. "Estos son tontos", esan zidan harrituta. Ez nion ezetz esan. Ezin nuen.
Ados, badakit. Hauek ez dira benetako 'zef'-ak (kaikuak, arloteak, afrikaans hizkuntzan). Izan ere hainbat talde eta arte egitasmotan urte asko daramaten pertsonak dira. Antzeztu egiten dituzte talde horretarako sorturiko pertsonaiak.
Horregatik batzuentzat hau muntaia bat besterik ez da.
Baina ezin dut ukatu burmuinak kolonizatzea lortzen dutela. District 9 filma egin zuen Neill Blomkampek zuzenduko die hurrengo bideoa.
Diskoa atera dute eta dibertigarria da. Hemendik jaitsi dezakezue doan:
http://www.mediafire.com/?mr23mmnjozy
Hemen "Enter the Ninja" kantaren hitzak halamoduz euskaratuta:
Beitu
Hegoafrikako kultura ordezkatzen dut Leku honetan gauza ezberdin asko ditugu Beltzak, zuriak, mestizoak, ingelesak, afrikaansak, xhosak, zuluak eta beste guztia herri ezberdin horiek guztiak pertsona batean izorraturik
*Ai ai ai
zure tximeleta naiz zure babesa behar dut izan neure samuraia
Ninja bat naiz, jo nire bizitza bideo joko bat bezalakoa jokalari bakarraren gunean nagoenean bizitza bat mikroan denbora mugatuan
jo ninja jo!
ez izorratu ni bidean jartzen zaidana larrutuko dut
nire jokoa egiten dut izar zorrotz lirikoak jaurtitzen hona nire etorria bero erasokor basati kontrolez at hitz ero zakarrak ostikatzen bertso gogorrak garai gogorretarako jana ostia pilo, edo gosez argal zazpi hirukoitza atera arte txanponjalean gosea ala tripakada
labanaren ahoan bizi zarenean, zorrotz ibili zorrotz
$O$ goi-energiarekin martxan
ez duzu inoiz ikusi halako kaiku lotsagaberik
mikroa probatzen dugunean
hi-tek dabil airean, gu baikorrak
ez lur-jota, ez gara besteak bezalakoak
nire estiloa UFO da, guztiz ezezaguna
ezin duzu izorratu nire kaiku estilo berria
ezin duzu huts egin nirekin
ezin duzu hori egin, ezin duzu hura egin
nork ostiak esan zuen hori?
nahi dudana egiten dut
beroegi eskuan ibiltzeko, hotzegi heltzeko
ezin duzu aukeratutakoa izorratu
nik-nik-nik labana nahi dut
ninja bat naiz
Ninja ostia demasa da, baina ez izorratu nire game boy-a ala zu izorratuko zaitut bizitza gogorra da harrapatuta geratzen naizenean eta garaia heltzen zaidanean bultza egiten dut, apurtu-apurtu-apurtu beste aldera pasa arte ikaragarri txiro zelatariaren pazientziarekin ninja hardcore da, sakon moztu eta minik ez
ez dago minik, ez eskatu ostiarik edo eskatzen duzuna jasoko duzu zokoratutako animali basatia bezalakoa naiz egunsentiaren zain gaua gainditzen saiatzen bizirik iraun nahi duen gizona baino ez nire labanak airean, etsaia burugabetzen izugarri errez, hau ez da jokoa motel
ez jolastu nirekin, nire mikro-labana erabiltzen dut alde iluneko basati ostia batek bezala: kontuz! ying yangari, erabat hi-tek, ninja ostia handia Japonian etorkizuna ikusi dut baina orain ez dut ezer eskuan mikrofono bat baizik, amets handiak eta plan bat hitzekin hegan zeruan zehar ninja bat bezala
Ostia, hau da, zera, nire bizitza osoan entzun dudan abestirik demasena izorra zaitezte esan zenutenok ez nuela lortuko galtzaile bat nintzela esan zuten inor ez nintzela esan zuten psikopata ostia bat nintzela esan zuten baina begiratu nazazu orain
hor jarrita Intersarean mundu osoan sar dadila ninja
Yo-landi vi$$er dj Hi-Tek Die ostia Antwoord earra ezta?
Ninja bat naiz ninja ostia bat*
?????