Teknologia albisteak

Gazte, solidario eta ekintzailea al zara? Eman ezazu zure hondar alea

Erabiltzailearen aurpegia
Gazteaukera
2010-04-20 : 10:04

Beste behin ere, jadanik abian da Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2010 egitasmoa. Aurtengoan programak, "Zure hondar alea" hartu du goiburutzat. Programak, ehun gazte Amerika, Afrika eta Asiako herrialdeetara eramango ditu uztailetik urrira bitartean luzatuko diren ekimenetan.

Zeren zain zaude?

Maiatzaren 6a arte izena eman dezakezu Gazteaukeran. Izena eman aurretik, komenigarria litzateke bete beharreko baldintzak zeintzuk diren eta parte hartzaileei eskatzen zaien konpromisoa zein den arretaz irakurtzea.

Bestalde, aurreko urteetako gazteek bizitako bizipenen argazkiak, testigantzak eta bideo bat ikusgai dituzu gure web orrian. Zure zain gaude!

Twitter eta Facebooken jarrai gaitzakezu.

Erantzun

Sartu