Sustatu logoa Teknologia albisteak

Albisteak 2.0 frikia iruditzen zaizu?

Albisteak 2.0 sortzen eta grabatzen, sarean eta telebistan hedatzen daramatzagu aste batzuk jadanik. Bideoak ikusi dituzte batzuek, telebistan ikusi gaituzte besteek, elkarrizketa apur bat sortu da. Baina bitxia egin zaigu, friki programa deitu diotenean.

Albisteak 2.0 saioa frikia iruditzen zaizue?


Argazkiak.org | are you basqueFREEk? © cc-by-sa: gaztelumendi

Maiz, sarriegitan Internet eta frikismoa lotu izan dira. Baita gurean ere. Egia da, Internet frikientzako eremu aproposa dela.

  • Baina ez al dira frikiak Errealeko jarraitzaileak?
  • Telefono konpainia baten koloreak jarraitzen dituzten zaleak zer dira?
  • Soinean petroleo enpresa baten marka daramatenak zer dira, lehoiak?
  • Musika talde bat besterik maite ez dutenak zer sentitzen dute?
  • Mezatara doazenak, manifetarako janzten direnak, euskaltzaleak oro.... zeri erreparatzen diote goizero esnatzean?

Telebista saio bat egiten saiatzen gara gu, Interneteko kontuak -Euskal Herrikoak zein mundukoak- lau haizetara hedatzen, bit bidez, uhinen bidez, lurreko telebista digital euskaldun bat profitatuz... baina lagunek, ezagunek... friki deitu gaituzte.

Euskarazko edukiei bisibilitatea eman gura genieke, gurean garatzen diren proiektu libreei haizea eskaini, software librearen kultura hedatu, copyleft filosofia zabaltzen lagundu.... nahiz eta horregatik friki deituko gaituzten.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu