Literatura arloan, asko dira euskal idazle gazteak aukera baten bila gabiltzanok gure lanak munduari eta irakurleoi aurkezteko zai. Bide horretatik, poemari edo idazle gaztea naizen honek liburu bat publikatzeko gogoz dihardut joan zen urteko irailetik. Poema sorta bat dut idatzia jada eta zuoi eskaini nahi dizuet nire ondasuna.
Literatura gustuko duzuen guztiok zaudete gonbidatuak. Hona hemen neuk idatzitako poema bakan batzuen adibidea:
Ilargiak harrapatu nau
gau itsu honen alboan.
Herrialde honek lapurtu nau
biziz, lapurtu dit bihotza.
Agurrik ezin esan,
ongi etorri bat ere ez.
Ez baita bihar iritsiko,
nirekin ohean egon zaitezen.
Atzo gozatu genuenak
ihes egin baitu oroimenera,
ilargiak lez zeru goitik behera
lurreko altxorrekin bat mamu bilakatuz.
Eguna iristear baita,
agur esan beharrean, mututzen nauena.
Nire esperantzan, desesperantza
edo dena dela, idatziz esan bait nezake
zure ondoan berriro, esnatu nahi dudala.
Poema liburuxka, Uhin Nerabeak, saretik jaisteko moduan.
Baita txoko bat Facebook-en ere.
Erantzun
Sartu