Teknologia albisteak

Open Data Euskadi, Jaurlaritzaren datu publikoak banatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-04-07 : 12:04

EAEko administrazioaren datu publikoak lizentzia libre batekin banatzeko atari hau sortu du Eusko Jaurlaritzak, Open Data Euskadi. Edukiak Creative Commons Aitortu lizentzia batekin banatzen dira.

Datutegien bilatzaile bat dago baina euskarazko bertsioa ez dabil oso ondo, datu geografikoetan aurkitu ditugu emaitza hauek, baina datu turistikoei eman, eta kale, eta kontratazio administratiboen informazioa ere ez da euskaraz aurkitzen: gaztelaniazko bilatzaile bertsiotik abiatu behar duzu horietara iristeko.

Datu turistikoekin hain zuzen, erabilpen adibide propio bat ere garatu dute, mapa turistiko hau. Beste edozein garatzailek erabil ditzake orain datu horiek, datutegitik jaitsi eta

Atariaren bultzatzaileek ideia eta adibide gehiago nahi dituzte. Herritarrek egindako proposamenak behar ditu Open Data Euskadik aurrera egiten eta datuak gehitzen jarraitzeko. Horretarako, proposatzen dute

  • Open Data Euskadiren eremu irekian parte hartzea (izatez, Irekia proiektuari lotutako Comunidad Vasca de Innovadores izeneko atari nahasi samarrean dagoen atal bat=
  • Datu publikoen multzo bat argitaratzea proposatu dezagun: "Zure ideiak proposatzera animatzen zaitugu.
  • Herritarrentzat erabilgarria izan daitekeen eta ikusgai jarritako edo jarri gabeko datu publikoak behar dituen zerbitzu bat proposatu.

Azken bi aukera hauentzat datu-orria bete daiteke.

Erantzun

Sartu