Hilketa kolaterala Bagdadeko kaleetan
Ingelesezko azpidatziekin zabaldu dute bideoa Wikileaks-ekoek.
2007ko uztailaren 12an gertatu zen erasoa. Apache helikoptero batzuetatik Bagdaden bildutako gizon multzo bati egin zieten eraso. Horietako batzuk armak dauzkatela ematen du, baina lasai dabiltza kaletik. Haiekin, Reuters agentziako argazkilari bat zegoen, 22 urteko Namir Noor-Eldeen, eta haren gidari eta laguntzailea, Saeed Chmagh, biak irakiarrak.
AEBetako tropek gatazka armatuko arauak zein gerrako legeak bete zituen ekintza izan zela esan zuen. Wikileaks-ek, bideoaz gain, arau horien testuak sareratu ditu, kontrako ebidentzia erakusteko.
Reuters agentziak ikerketa eskatu zuen, eta haren berri eman zuten AEBetako Armada eta Gobernuak: ez zegoela erantzukizunik. Orduan, AEBetan herritarrek duten eskubide bat baliatu zuen Reutersek 2007an: informazio publikoa eskuratzeko eskubidea, helikopteroek hartutako irudiak lortzeko. Irudi haiek lortu bazituen, ez zituen agentziak publiko egin. Filtrazio anonimo baten bidez iritsi dira Wikileaks-era 2010. urtean.
Erantzunak kargatzen...