Sustatu logoa Teknologia albisteak

Arnasaldi bat bai, Kit Kat-ik ez!

sarasketa
2010-03-30 10:03

Greenpeacek kanpaina berri bat martxan jarri du Nestleren bidegabekerien aurka. Oraingoan Kitkat produktuarekin bideo ikusgarri eta gogor bat egin dute.

Nestlek txokolatea egiteko palmondo olioa erabiltzen du eta olio hori (soja olioaren ondoren gehien produzitzen dena) lortzeko Indonesiako azken baso tropikalen ustiapen basatia egiten ari diren enpresei erosten diete.

Nik garbi daukat, Kit Kat-ekin ez dut gehiago arnasaldirik hartuko.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu