Moskuko metroan bi leherketa eta dozenaka hildako
Moskuko metroan gaur goizean izandako bi leherketatan 40 lagun baino gehiago hil direla uste dute. Laneguna hastearekin batera, Lubianka geltoki zentralean izan da lehen leherketa. Bigarrena 40 minutu beranduago gertatu da, Park Kulturi geltokian, nonbait geltoki Lubiankarekin lotzen duen tren lerro berean.
Lubianka geltoki zentrala apropos aukeratutako jomuga izan daiteke. Kremlinetik gertuen dagoena da, eta gain gainean du Errusiako zerbitzu sekretuen egoitza.
Hedabideek zabaldutako susmoek Kaukaso iparraldeko txetxeniar eta errebelde islamikoengan jarri dute begia oraingoz. Joan den astean, Kaukasoko Kabardino-Balkaria eskualdean buruzagi txetxeniar baten aliatu bat, Anzor Astemirov, hil zuten segurtasun indarrek. Astemirov ez zen txetxeniarra, baina Doku Umarov buruzagi txetxeniarraren aliatua omen zen, albisteen arabera.
Hirietako trenetan erasoak
Zibilen kontrako eraso masiboen kasuan, aireportuetako eta hegazkinetako segurtasun neurriak nahi beste indartu dituzte 2001eko Dorre Bikietako gertakaritik, baina trenbide urbanoetan halakoak egitea ebitatzeko modurik zaila izango da asmatzen. 2004. urtetik hona, honakoak izan dira era honetako eraso gogorrenetako batzuk:
- Suizida batek Moskun bertan 41 lagun hil zituen metroan 2004ko otsailean.
- 2004ko martxoaren 11n, Espainiako hauteskundeen bezperatan, Madrilgo zenbait trenetan jarritako bonbek 191 lagun hil zituzten. Ez zen suiziden erasoa izan kasu honetan.
- Londresko metroan eta autobus batean izandako leherketetan, 2005eko uztailean 52 lagun hil ziren. Erasotzaileak suizidak izan ziren,
Erantzunak kargatzen...