Joxemari Mendizabal aizkolaria hil da Olasagastirekin lehian saiatu ondoren
2010-03-28 19:03
Joxemari Mendizabal aizkolaria gaur arratsaldean hil da goizean Joxemari Olasagastirekin apustua egiten saiatu ondoren. Tolosan zuten erronka bi aizkolariek, baina ez dute burutu: gaizki sentitu da Mendizabal eta erretiratu egin da. Geroago, bihotzekoak emanda hil da.
Joxemari Mendizabal Adunakoa zen eta 63 urte zituen. Bere aurkaria gaur, Olasagasti, Igeldokoa da, eta 51 urte ditu. Mendizabal 20 urtez egon da lehiaketatik urrun, beste aizkolari beterano batzuk ez bezala.
Tolosan zuten gaur apustua, 12.00etan, 6.000 euro jartzen zituen bakoitzak. Eta erronka berezia zen, kanako launa enbor moztu bihur zituzten, bertikalean jarrita. Kanak 79,6 cm ditu diametroan, 2,5 metro zirkunferentzian.
Erantzunak kargatzen...