Geely auto marka txinatarrak Volvo erosi du
Txinako Geely automobil egileak Volvo marka suediar ezaguna erosi du. Volvo ez zen jada marka independentea, Ford baitzen haren jabea, baina hala ere aldaketa nabarmena da erosketa munduko automobilen merkatuan. Japoniako edo Koreako markak ezagun egin ziren bezala, Txinakoak eta agian Indiakoak ere egingo dira datozen urteotan.
Une honetan Txinan autoak egiten dituzten hainbat marka daude, baina ezagunenetakoak hauek izango dira:
- Geely
- Chery
- Great Wall Motors (GWM) edo Harresi handiko motoreak.
- Zhongxing Auto (edo ZXAuto)
- BYD (Build Your Dreams), edo Eraiki zure ametsak.
- Brilliance
- Hafei Motor
Txinan saltzaile nagusiak jada bertako marka hauek diren arren, Europan sarbide handirik ez dute izan oraingoz. 2009ko estatistika honen arabera, Europako Batasunean 2009ko urtarriletik irailera 745 auto txinatar saldu ziren. Kopurua ez dago milakoetan, adi.
Volvorekin Geelyk zer egingo duen ikusteko dago: kalitate handiko autogintzako jakintza, ingenieritza eta lantegiak eskuratu, ala, beste batzuek egin duten bezala, Asiakoa baini marka-izen erakargarriago batekin produktu asiarrak Europan saldu. Adibidez, Daewoo marka zuten modelo korearrak orain Chevrolet markarekin saltzen dira Europan.
Txinakoen ondoren, gainera, Indiako autoak ere etorriko direla pentsa daiteke...
Erantzunak kargatzen...