Teknologia albisteak

Asel Luzarragaren aldeko jaialdia gaur zuzenean Internetetik

Erabiltzailearen aurpegia
Dabid Martinez
2010-03-27 : 12:03

Badator hainbeste itxarondako jaialdia, Asel Luzarraga askatzearen aldekoa! Badakigu zuotariko asko ezin izan zaretela etorri, sarrerarik gabe gelditu zaretenok azkenengo aukera izango duzue Bermeoko Kafe Antzokiko takillan bertan. Kontzertua gaur da, martxoak 27, larunbata, Bermeon 21.00etan. Eta Internetetik jarraitu ahal izango da. Txilen akusazio faltsuekin atxilotu zuten Asel Luzarraga blogari eta idazle euskalduna eta gaur egunean etxeko atxiloaldia jasan behar du.

Gurekin egon ezin zaretenok eta Asel kontuan hartuta, jaialdia internet bidez jarraitzeko aukera eskeini nahi izan dizuegu. Zuzenean, kamera txikia eskuan hartuta eta modu pertsonalean, jaialdiko giroa denbora errealean internet bidez jarraitzeko aukera eskeini nahi izan dizuegu, momentu oro gertatzen ari denaren berri izan dezazuen. Honetaz gain, gai honen inguruan Twiterren bidez interneten komentatzen dena zuzenean jarraitzeko aukera izango duzue.

Hau guztia eta beste sorpresatxo batzuk http://jaialdia.aselaskatu.org/ web orrialdean. ADI, momentuz web orrialdea itxita dago, baina jaialdia baino zertxobait arinago irekiko dugu giroa sortzen hasteko, beraz, adi Twitter sareari eta Aselaskatu webguneari, hor emango baitugu irekiearen berri.

Etxean zaudetela? Lanean zaudetela? Txoko/Lokalean zaudetela? Internet izanez gero, ez ezazue aukera hau galdu; parte hartu eta adierazi zuon elkartasuna Aseli.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago