Buruan 2.0 filosofia eramatea ondo dago, baina... WTF! Donostiar honek goitik behera hartu ditu aintzat hitzok! Berak bidali digu burua apaintzeko otu zaion azkena: 2.0 markatzea ilea moztuz. Zer esan nahi duen galdetu dio lagun batek Facebooketik, eta parte hartzea, horrela labur esanda! erantzun dio. Bere izenik ez esateko eskatu digu.
2.0 filosofia buruan (sic)
2010-04-03 10:04