Kebab hanburgesa turkiarrak lehenago ere aipatu ditugu Sustatun, baina ez genuen aipamenik egin kebab jatetxeen euskal-taberna itxuraz. Gasteizko Alde Zaharreko baten irudia da honakoa:
Eta Gasteizkoa ez da bakarra. Horrelako dozenaka kasu aurki ditzakegu Euskal Herriko kaleetan. Beste hau Ermuan Gari Araolazak ikusia:
Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu © cc-by: Gari Araolaza
Tramite garestia eta astuna omen da negozio bati izena aldatzea. Seguraski horrek bultzatuta mantentzen dituzte Euskal Herriko jatetxe askok lokalean lehenagotik zegoen negozioaren izena. Elgoibarren bestelako kasua bazegoen: Euskal Doner Kebab izeneko jatetxea, baina ez dugu argazkirik aurkitu eta jatetxe hori itxita dago gaur egun.
Elgoibarko Euskal Doner Kebab horren irudirik ez dugu lortu, baina lagun batek Gasteizen ikusitako Eusko Kebab jatetxearen argazki bat utzi digu.
Argazkiak.org | Eusko kebab © cc-by-sa: sustatu
Gasteizko Cuchilleria kalean dago Eusko Kebab jatetxea. Jatetxe horren beste argazki bat hemen.