Teknologia albisteak

Ikastetxeetako jangelak daramatzaten enpresen greba, konponbidean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-03-25 : 15:03

EAEko ikastetxeetako jangeletako greba konponbiderantz zuzendu da; gaur ere jangelarik egon ez den arren. Aurreakordioa behintzat lortu dute sindikatuek eta enpresek. Enpresa horietako batek (Auzo Lagun), hain zuzen, bere izen komertziala aldatu du berriki: Ausolan izango omen da aurrerantzean, S-rekin.


Argazkiak.org | Ausolan © cc-by-sa: goioarana

Auzo Lagun kooperatiba da langile kontratatuak greban izan dituenetako bat. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikastetxeetako 460 jangelatarako zerbitzua du kontratatua honako enpresekin: Auzolagun, Magui, Gastronomia Baska, Gastronomia Cantabrica, Cocina Central Goñi, Eurest eta Tamar Las Arenas. Nonbait, guztietako langileek egin izan dituzte greba hauek.

Azken hilabeteotan tartekatu izan dira greba egunak eskolaurtean, baina martxoan presioa areagotu dute, eta sei egun ere egon dira hainbat ikastetxetan jangela zerbitzurik gabe.

Enpresa hauen artean, hedapenez garrantzitsuenetakoa da Auzo Lagun. Honen zerbitzu zentraletako egoitzan, Arrasaten, duela egun gutxi errotulazioa aldatu zuten Ausolan jartzeko. Baten batek pentsatuko zuen akaso Masai ikastarorako moduko hankasartzea zela, baina ez, dirudienez Espainiako merkatuetan izen errazago batekin lehiatu daitezkeela pentsatu dute.

Erantzun

Sartu