Sustatu logoa Teknologia albisteak

Chatroulette pianoarekin, zuzeneko kontzertuan

Sustatu
2010-03-23 16:03

Modako webgunea da Chatroulette: onanismorako tresna bat, serendipiarako, fenomeno sozial asozial bat... Ideia jenialetarako ere balio du. Ikusi hemen, nola erabili duten kontzertu batean, zuzeneko benetako konexioekin, eta pianista inprobisatzaile batekin.

Izatez, goiko kontzertu hori Ben Folds izeneko artista batek eman zuen, baina ideia ez da izan berea, eta Merton delako baten omenez grabatu zuela esan du.

Piano-inprobisazioaren saio orijinalak Merton horrenak izan dira, baina ematen du kendu egin dituztela Youtubetik, eta lastima da, oso onak baitziren.

Chatroulette zer den bideoa ikusita jabetuko zarete: Bideo-txat ausazkoa. Konektatzen zara, eta webcam bidez, aldi berean konektatua dagoen beste batekin egiten duzu topo. Elkarri begira gustora bazaudete, ondo; bestela, klik egiten duzu zuk (edo besteak), agur ben-hur eta beste kamera batekin berrezartzen da konexioa. Aldi berean, testu bidezko txata ere egin dezakete erabiltzaileek.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu