EITBren logoa egokitzeko premia

Baionan duen egoitza kolokan, EITBko emisioa Nafarroan hedatzeko trabak eta lurreko telebista digitalaren eskaintzatik kanpo, mapen aldaketa, ildo editorial berria... azkenaldian, gauza asko aldatu dira EITBn. Markaren nortasuna zaintze aldera, aldaketa horiek guztiak islatu egin beharko lirateke entearen logotipoan? Hona hemen aukeren gaineko aurre-azterketa bat.

Argazkiak.org | EITBren logoa egokitzeko premia © cc-by-sa: goioarana
Izan ere, ona dela esateko logo bat izan behar da, besteak beste, gogoangarria, argia, ulerterraza, originala, erreproduzitzeko eta moldatzeko erraza; baina, ezaugarri horien guztien gainetik, ikurrak ondo islatu behar du ordezkatzen duen markaren nortasuna. Gainera, logotipoak egokitu egin behar izaten dira aldiro-aldiro; batzuetan, itxuraz eguneratzea tokatzen zaielako, beste batzuetan, ordea, ikurra markak bizi duen errealitate berrira egokitu beharrean dagoelako.
Erantzunak kargatzen...