Teknologia albisteak
1

Bologna planaren aurka itxialdia burutzen ari dira Arte Ederretako ikasleak Leioan

Erabiltzailearen aurpegia
AE Asanblada
2010-03-23 : 09:03

Arte ederretako ikasleek itxialdia burutzen ari dira bologna planaren aurka, Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako campusean. Fakultateko hallean daude 70 lagun lau egunetako itxialdia burutzeko asmoarekin.

Arte ederretako ikasleen atzoko oharra:

Arte ederretako ikasleen atzoko oharra:

Gaur, arte ederretako fakultateko ikasleek bologna planaren kontra lau egunetan burutuko den itxialdiari hasiera eman diote. Fakultateko hallean 70 pertsona inguru bildu dira egun osan zehar, ate irikien garaia dela-eta ikasleek hainbat ekimen burutu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, performantzeak eta abar.

Fakultatearen sarreran informazio gune bat jarri dute bertara sartzen den edonor informatzeko eta bolognaren aurkako sinadura bilketari ekin diote Hurrengo egunetan bertan lo eginen dutela jakinarazi du asanbladak eta bide batez gonbidapena luzatzen die gainontzeko ikasleei.

Hona arte ederretako ikasleek kaleratutako testua:

Arte Ederretako ikasleok Bolognak dakarren plan berriaren inposaketaren aurrean, ezezko bortitza adierazi nahi dugu. Inposaketa bat den momentutik,badakigu zer dakarren horrek: gure iritzia eta beharrizanak alde batera utzi eta soilik beraien interesetara bideratzea plan hau. Horretaz gain, hezkuntza globalizatu bat ezartzeko helburua duen plan berri honek, hezkuntzaren pribatizazioa du ondorio nagusi, honetarako eredu yankia eredutzat harturik.

Etorkizunean honen ondorio nagusi besteak beste, kredituen garestitzea, hautazkoen murrizketa eta gure ikasketak ordu ez presentizaletara bideratzea izango dira, horrek dakarren guztiarekin. Saldu nahi diguten plan berri honek, gure ikasketen merkantilizazioa besterik ez dakar. Hori izanik helburu bakarra guk ikasi nahi dugunari garrantzia eman beharrean,gure ikasketak lan munduari begira baino ez dizkigute bideratzen.

Beraiek eskaintzen diguten desinformazioak gure mesfidantza elikatzen du. honengatik guztiagatik eta jakinda gauza batzuk bidean uzten ditugula, egungo eta etorkizuneko ikasketa ereduaren aurka agertzen gara.

Erantzunak

a
2010-03-23 : 14:44

Arte ederretan ez ezik, gizarte-komunikazio eta zientzia-teknologia fakultateetan ere itxialdiak burutzen ari dira. GGZZn ikasle gune bat exijitzen ari dira, eta zientzitan euskaraz ikasteko aukera bermatzea.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago