Eutsi astelehenari Trolololorekin
Sustatun. Jarraian dituzun bideo biekin, baina, astelehenak ostiralago egingo zaizkizu.
Bideoetan Edward Khil duzu, aspalditxo honetan Interneteko izar bihurtu dena. Edwardek Я очень рад, ведь я, наконец,возвращаюсь домой abestia -Biziki pozik nago, azkenean etxera itzuli bainaiz euskaraz-, Trolololo izenez ezagunagoa, kantatzen digu 1976ko bideo batean. Egia aitortzera, zinez diotsuet zoriontsuagoa naizela astelehenetan lanera Trolololo kantari etortzen hasi naizenetik.
Bideoa ikusita konturatuko zineten -bikoizketan adituak izan gabe ere- ezpainen mugimenduak eta entzuten denak ez datozela bat sarritan. Eta Internet gizaki gaizto bezain trufazalez beteta dagoela frogatzekotan edo, hasi da jendea Edwarden ezpainek diotena interpretatzen. Ondoren duzue neure iritziz onena; ez dakit zenbat aldiz ikusi dudan, baina gero eta barre gehiago egiten dut. On egin eta eutsi asteari!
Erantzunak kargatzen...