Teknologia albisteak

Generalistak aurrera! tokiko telebistak kieto!

Erabiltzailearen aurpegia
Desplazatua
2010-03-19 : 09:03

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eudelek estatu mailako lurreko telebista digitalen estaldura zabaltzeko hitzarmenean tokiko telebistak ere aintzat hartzearen beharraz aritu ziren atzo Eusko Legebiltzarrean. Horretarako, eskatu egin zaio Eusko Jaurlaritzari berrikus dezala hitzarmena, berez ez dituelako aintzat hartzen tokiko telebistak, eta akordio horretatik kanpo geratzen direlako, baita euskara hutsez emititzen duten herri telebistak ere; hala nola, Goierri Telebista, Urdaibai Telebista, Goiena Telebista, Hamaika Telebista eta antzeko beste herri komunikabide proiektuak. Hala ere, ekimenak ez du aurrera egin: alde bozkatu dute Aralarrek, EAk eta EBk; kontra, EAJk, PPk, PSEk eta UPyDk.

Hortaz, Generalistak aurrera! tokiko telebistak kieto! EAJ, PP, PSE eta UPyDk ez dute onartu lurreko telebista digitalen estaldura zabaltzeko hitzarmenean tokiko telebistak sartzea.

Hitzarmenak hitzez hitz jasotzen duenez,

Egungo telebista analogikotik digital berrira iragaitea Estatuko Gobernuak arautu du, hainbat arau-xedapenen bidez. Hala ere, ez da zerbitzuaren unibertsalizazioa bermatzen. Honela, irrati-difusioek beren eginkizuna betetzen dute, eta populazioaren estaldura % 98 edo % 96 da. Datu horiek publiko edo pribatu izatearen araberakoak dira eta dagokion lur-eremua kontuan hartuta. Horrek esan nahi du EAEri dagokionez, sistema analogikoa desagertzen den unean, euskal populazioaren zati handi bat telebista-eskaintza irekian ikusteko aukerarik gabe geratuko litzatekeela.

Estaldura horretatik kanpo geratzen diren herritarren kopurua %4 dela aprobetxatuz, eskatzen zena zen “unibertsaltasuna” erabatekoa izatea ETB eta estatuko telebisten kasuan moduan, tokiko telebistak ere hitzarmenean jasotzea eta estaldura digitala bermatzea baita telebista horiei. Izan ere, ETBk eta estatuko hainbat telebistek besteko eskubidea dute tokiko telebistek herritar guztiengana heltzeko, teknologia digitalaren bitartez.

Eztabaida horrekin batera, telebista lizentzien dekretua ere atzerapausoa dela esan izan da Legebiltzarrean, euskarazko telebistei dagokionez. Izan ere, dekretuak euskarari ematen dion lekua ez da lehentasunezkoa eta ez du kontuan hartzen hainbat tokiko telebistek euskararen hedapenaren alde egiten duten lana. Hasierako proposamenaren alde bozkatu dutenen iritziz, diru publikoz laguntzen diren komunikabideak, eta kasu honetan, tokiko telebistek, euskara sustatzea irizpide nagusienen artean izan beharko lukete.

Gaurko eztabaida Aralarrek proposatu du Legebiltzarrean. Era berean, Aralarrek propio eskatu dio hori Eusko Legebiltzarrari, PPk aurkeztu duen hurrengo eztabaidari begira, kontuan har dezala hizkuntza irizpidea eta tokikotasuna programazioan diruz laguntzeko orduan.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago