Nafarroako bertsolari txapelketako finala
2010-03-19 09:03
Ez dago sarrerarik Lesakan martxoaren 20an larunbatarekin izango den Nafarroako Bertsolari Txapleketako finalerako. Baina 17.00etatik aurrera, Internet bidez Bertsoa.com-ek zuzenean eskainiko du finala, Info7 irratiarekin elkarlanean.
Agin Rezolak zuzenduko emanaldia Bertsoa.com-eko eta Mikel Altzuar bertsolaria izango du komentarista.
Zortzi bertsolari arituko dira biharko finalean, eta hortik irtengo da txapelduna.
Horra finalaurreko sailkapena:
- Arkaitz Goikoetxea Arriola: 415 (Atarrabia)
- Julio Soto: 421 (Etxarri Aranatz)
- Xabier Legarreta Arano: 404.5 (Irurita)
- Estitxu Arozena Albizu: 397
- Oskar Estanga: 392
- Xabier Terreros: 390.5
- Eneko Lazkoz: 387.5
- Julen Zelaieta Iriarte: 385.5
Erantzunak kargatzen...