Facebooken indarra gero eta nabarmenagoa Googleren aldean
Joan den astean gertatu da lehen aldiz AEBetan Facebook.com bisitatuagoa izan dela Google.com baino, irakurri dugunez. Blog horretan irakurri dugunez, Facebookek lehenago ere lortu ditu Google.com-ek baino bisita gehiago Gabonetan, Urte berri egunean eta martxoaren 6-7ko asteburuan. Oraingoan aste osoko bisitak zenbatuta izan ditu bisita gehiago.
Horrez gain, jasotzen dituen bisiten gaineko profil estatistikoetan ere beste indargune bat du Facebook-ek.
Alexan Google jartzen du aurretik, momentuz.
Dena den, neurri batean Facebook-ek jasotzen dituen bisitetan, balio estatistiko bereziko datuak ere lortzen ditu Facebook-ek, Googlek baino areago doazenak. Sustatun zerbaiten aldeko orrialde bat sortu duenak konproba dezake hori, sistemak eskaintzen dizkion insights edo estatistikei begiratuta:

Argazkiak.org | Sustatu.com orria Facebook-en © cc-by-sa: sustatu
Hauek dira, Sustatu.com orriak dituen 328 zaletuen piramide estatistikoa. Datu hauek page edo orrialdeekin agerrarazten ditu Facebook-ek, ez lagun-taldeekin edo talde hutsekin. Sustatuk profil pertsonal bat du Facebook-en, eta zaletu-orria ere bai.
Publizitatearentzako xede-taldea
Facebook-eko estatistika pertsonalak agerikoak egiten diten beste alor bat iragarkiak kontratatzeko orduan da. Edozeinek sor dezake iragarki bat, eta haren agerpena programatzen ahal duzu Facebook-en.
Googlek hitz-bilaketen arabera iragarkiak zuzentzeko duen indarra handiagoa da oraindik (Adwords programa), erabiltzaileak bilaketa zehatzetara daudelako enfokatuta Googlen. Facebook-en, ez da horrenbeste zerbait bila zabiltzala, sozializazioa baizik, baina hala ere, iragarkiekin lortu daitekeen target edo xede-taldearen definizioa oso handia.
Hona, adibidez, xede-talde jakin bat markatzen lortu dugun datu parea, adin-talde batean zenbat lagunek ikusiko luketen, eta zenbatek nagusiagoak aukeratuz gero.

Iragarkiak, jakina, bakarrik zuk nahi duzun xede-taldeari erakutsiko zaizkio. Eta murriztapenak egiten hasita, soilik urtebetetzea dutenen artean ere aukeratu dezakezu iragartzea. Hona xede-taldea definitzeko interfazearen parte bat:

Erantzunak kargatzen...