Teknologia albisteak

Euskal Herriko mapa zaharren bilduma bat argitaratu da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-03-18 : 12:03

Gernikako Euskal Herria museoko katalogo kartografikoa argitaratu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Jatorrizko 66 mapa biltzen ditu bildumak. Hemen informazio gehiago.

Aurkezpenean azaldu zutenez, mapetako batzuk bakarrak dira, "eta balio historiko apartekoak. Euskal Herriko geografia guztia islatzen dute, eta gure herrialdetik kanpoko mapa geografiko batzuk ere badaude. Halaber, antzinako toponimiako elementuak ere ikus daitezke, Euskal Herriko leku askotako izendapenak dituztenak." Goian itsatsitako irudia, 1606. urteko Mercator-Hondius atlasekoa da.

Liburua eta harekin batera datorren CD-Rom-a 2.000 aleko edizioam argitaratu da, eta 35 eurotan salgai dago Gernikako Euskal Herria Museoan bertan, eta Bizkaiko Foru Liburutegian.

CD-an bereizmen handiko irudiekin, baina dagoeneko sarean, bereizmen txikiagoarekin, badago liburu osoa sarean. Bereizmena txikitu arren ere, mardula da PDF-a, 48 Mb-koa. Jaitsi eta Scribd-era igo dugu guk, ikus dezazuen hemen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago