Teknologia albisteak

Getxoko toponimia ibilbideak

Erabiltzailearen aurpegia
Bizarra Lepoan euskara elkartea
2010-03-28 : 11:03

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak, Getxoko Udalarekin elkarlanean, toponimia ibilbideak euskaraz eskainiko dizkie Getxoko ikastetxeei, berbalagunei, kultura elkarteei, euskaltegiei eta oro har, herritarrei.

Getxoko Udalak 2005ean Getxoko leku izenak deituriko materiala aurkeztu eta banatu zuen: Mikel Gorrotxategik eta Sofia Susok egindako liburua, Getxoko mapa-planoa eta CDa (liburua eta mapa agertzen dira eta baita 8 ibilbide, 250 argazki eta baita jolasak ere).

Material hori ezagutzera eman nahi da herritarren artean. Horretarako, material didaktikoa prestatu eta 9 toponimia-ibilbide eskainiko zaizkie (2005ean argitaratutako CDko 8ak eta Bizarra Lepoanek sortutako euskararen ibilbidea).

Martxoaren erdialdetik apririlera euskaltegiko ikasleek, berbalagunek eta herriko Kultur Elkarteek daukate aukera ibilbideak egiteko, eta maiatza eta ekaina bitartean eskolen txanda izango da. Martxoaren erdialdetik ekainera ere, herritarrei zabalduko zaie eskaintza turismo bulegoaren bitartez. Herritarrentzako eskaintza beheko laukian agertzen da, aukeratu gustukoen duzuena eta izena eman 94 491 08 00 turismo bulegoko telefonoan.

Euskaltegiko ikasleek, berbalagunek, herriko Kultur Elkarteek eta ikastetxeek, ibilbideak lotzeko deitu behar dute 688 635 350 (Olaia) telefonora.

Erantzun

Sartu