Teknologia albisteak
4

Neskendako litxarreriak

Erabiltzailearen aurpegia
leire narbaiza
2010-03-15 : 12:03

Domeka goiza taberna bateko barran. Baten alabak litxarreria poltsa amaitu barik laga, eta amak guri eskaini. Papadelta girls. Patataz egindako mokadutxoak, pakete txikietan. Girls? Bai, neskak ingelesez. Neskendako patatatxoak, alegia.

Neskendako? Gure taldean harridura aurpegiak. Zelan, baina? Badago boys? Arrosak ote dira? Ez, normalak, betiko kolore horixka daukate.....

Poltsa aztertzen hasi ginen, eta ertz baten hauxe:

"Para ti y tus amigas" (Zureteako eta zure lagun neskendako). Friends pulseras (Friend eskuturrekoak). Con un mensaje (mezu batekin). Zer da hau? Paketeari buelta eman genion:

Eres una amiga genial (lagun aparta zara). Para que expreses tu amistad (zure adiskidetasuna adieraz dezazun). Laguntasunari deia, patatak saltzeko.

Duela astebete, martxoaren zazpia izan zen hau ikusi genuela, zortziaren bezpera. Denok aho bete hortz geunden. Eta 2010. urtean! Girls & boys; neskak eta mutilak; aurrez aurre jartzen gaituzte hasieratik, ez dute  balio denontzat litxarreriok. Umetatik produktu berezituak saltzen dizkigute, txikitatik desberdindu. Eta oraingoan, behintzat, mezuak nahiko positiboak dira: adiskidetasuna, girl power....Baina beharrezkoa da horrelakorik pikatzeko hauek saltzeko? Eta kezkagarriena, mutilendako kanpainetan, zein mezu bidaltzen dizkiete? Laguntasunarenak ez du balio, ala? Bigunegia akaso?

Ez dakit nola amaituko dugun! Laster frutei ere horrelako sloganak egingo dizkiete: Laranja girl, lagun gehiago izango dituzu/ sagarrak boys, punteria onena izango duzu baloia jaurtitzen. Jamaika ikusteko jaio ginen!

Erantzunak

Jemin Guay
2010-03-15 : 12:46

Elikaduraren gaurko joeren berri baduzu, horixe da aukeratutako sei bide-funtsetako bat, hots: tradizioan eta nortasunean oinarritutakoa, medikuntza eta osasun onean funtsa daukana, estetikari dagokiona (aurrekoaren haritik, maiz), hedonismoaren ingurukoa, aurrerakuntza eta berrikuntza ardatz dituena eta, azkenik, berezitasuna eta exotismoa lehenesten dituena.

Litxarrerien tunninga edo horrelako zerbait izango luke izena egun.

leire narbaiza
2010-03-16 : 12:51

Artikulua idatzi eta hurrengo egunean okindegira joan, eta ez nuen aurkitutu, bada, "prinzesas" izeneko litxarreria poltsa arrosa bat



Argazkiak.org | aurretik © cc-by-sa: txargain


Printzesa, printzearekin!



Argazkiak.org | printzesendako patatak © cc-by-sa: txargain


Bitxiak oparitzen ditu, eta Unicef ere aipatu!



Argazkiak.org | arrosak © cc-by-sa: txargain


Enpresa berekoak dira produktu biak. Mutikoendako ez dut ezer topatu bere web-ean. Zergatik ote espezifikotasun hau? Inork azal lizadake? Nik ez dut aditzen!


bateya
2010-03-16 : 19:43

Kaixo:



Aste honetan Donostiako ikastoletako ateetan kromoen kolekzioetako sobre batzu "debalde" oparitzen zizkieten umeei.

Bob esponja famatua ta patito feo delakoenak ziren.Semeak alabari ea zergatik ez zituen Bob esponjarenak hartu galdetu dionean alabak muturra okertu eta erantzun dio:

Mutilentzat bob esponjarenak ziren ta neskentzat patito feo!!!



Nik erantzun diet ez niela ez bata ez bestea erosiko baina ezin ulertu gelditu naiz 21. MENDEAN ETA ORAINDIK HOLAN GARE.

piku
2010-03-18 : 21:27

ni han negoen leirerekin eta, egia esateko, ez nitzan larregi harritu litxarreri pakete hori ikustean. zoritxarrez, oraindik asko direlako neska eta mutilen arteko "aldeak" azpimarratzen dituzten gauzak. eta asko dira be neska eta mutilen arteko, emakume eta gizonen arteko, "aldeak" azpimarratzen dituzten jarrerak, komentarioak...

eta bai, "aldea" dago emakume eta gizonen artean, ezberdinak gara. baina arazoa da ezberdintasun horiek erabili izan dituztela historia guztian zehar kalean, etxean, jendartean betetzen dugun paperean, rolean aldeak handitzeko eta emakumeon eskubideak zapaltzeko.

eta egun, oraindik, harritu behar izaten gara bestelako jarrerak gertatzen direnean, parekidetasuna bultzatzen duen jarrera bat ikusten dugunean.



nik behintzat, laster horrelako litxarreriaren bat ikusten dudanean harritzea espero dut, horrelakoak ikustea "normala" izango ez den egunaren zain nago ni

Erantzun

Sartu