Sustatu logoa Teknologia albisteak

Baserritik kalera, espiritualtasuna galdu barik

Goio Arana
2010-03-16 09:03

Dudarik ez modernitatearekin asko aldatu dugula bizimodua baina, itxura batean, atzera bueltarik ez duen ibilbide horretan euskaldunok jakin izan dugu "gordetzen" gure baitan sustraituta ditugun zenbait ohitura zahar...


Argazkiak.org | Seinalea-hilarria © cc-by-sa: goioarana

Azken mendeotan baserritik kalera egin dugun bidaia ilustratzeko egokia izan daiteke hurrengo bi biribilgune alderatzea: batetik, Gipuzkoako Eskoriatza aldeko Apotzagako antzinako kanposantu zirkularra eta, bestetik, Abadiñon, Bizkaian, autoendako egin duten errotonda berria.

Ikustekoa da harritik plastikora egin den salto borobila, beti ere, jatorriei eta espiritualtasunari uko egin barik.


Argazkiak.org | Apotzagako kanposantuko hilarria © cc-by-sa: goioarana
Apotzagako antzinako kanposantuko hilarri bat atzetik ikusita.


Argazkiak.org | Iurretako trafiko seinale-hilarria © cc-by-sa: goioarana
Abadiñon egin duten biribilgune berrian jarri duten monolitoa atzetik hartuta.


Argazkiak.org | Apotzagako kanposantuko hilarria © cc-by-sa: goioarana
Apotzagako hilarria, aurretik ikusita.


Argazkiak.org | Iurretako trafiko seinale-hilarria © cc-by-sa: goioarana
Abadiñoko trafiko seinale-hilarria, aurretik.

Bistakoa da iraganaren eta orainaren arteko uztarketa ia perfektua lortu dutela Abadiño aldean.

Eta mezu labur eta sakon honi amaiera emateko zer aproposagoa Apotzagako kanposantuko atarian dauden agur hitz mamitsuei erreparatzea baino?


Argazkiak.org | Apotzagako kanposantuko ateak © cc-by-sa: goioarana

Gero arte!. Errepideetako euskalki modernora itzulita: "Derrigorrezko norabidea".

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu