Teknologia albisteak

EHrekin elkartasun astean hainbat ekimen 18 herrialdetan

Erabiltzailearen aurpegia
Askapena
2010-02-04 : 13:02

Datozen egunotan, otsailaren 6tik 13ra bitartean, Euskal Herriarekin nazioarteko IV. Elkartasun Astea egingo dute "Euskal Herriaren Lagunak" elkartasun taldeek. Pasa den urtean 13 herrialde ezberdinetan 50 ekimen baino gehiago egon baziren, aurten 70etik gora espero dira 18 herrialdetan.

Herrialde horien artean, Alemania, Irlanda, Eskozia, Ingalaterra, Suitza, Danimarka, Norbegia, Italia, Eslobenia, Estatu Frantsesa, Potugal, Gaztela, Kantabria edo Països Catalans Europako adibide gisa, eta Argentina, Mexiko, Uruguay edo Venezuela Amerika Latinan.

Halabedi irratiko Adesalambrar irratsaioan Jon Askapenako kideari eginiko elkarrizketa entzun hemen.

Sozialismoaren bidean...askatasuna Euskal Herriarentzat! da aurtengo leloa. Alde batetik, Euskal Herriak duen aske izateko grina, eta bestaldetik estatuetatik jasotzen duen errepresioa adierazten duena. Aurrera eramango diren ekintzak ugariak eta anitzak dira: espainiar zein frantziar enbaxaden aurrean elkarretaratzeak, muralak, kontzertuak, ekitaldiak, hitzaldiak, mahai-inguruak...

Azpimarratzekoak dira hainbat ekimen berezi, batetik, Etxeratek burutuko duen bira euskal preso politikoen egoera ezagutzera eman eta salatzeko. Bestetik, "Egunkaria"ren itxiera eta ondorengo prozesu judizialaren berri emateko bira. Eta azkenik, "Itsasoaren Alaba" filmaren estreinaldi europarra, GITE-IPESen eskutik.

Aipatu beharra dago Italiako "Euskal Herriaren Lagunak" taldeek egiten duten lana, dozenatik gora elkartasun talde izanik herrialde honetan, 30 ekintza baino gehiago antolatu dituzte. Horiez gain, otsailaren 20rako Manifestazio Nazionalerako deia egin dute, eta milaka lagunen parte-hartzea espero da. Gainera, Palestinako, Kurdistaneko eta Latinoamerikako herri borrokalarien alde lan egiten duten lagunek bat egin dute deialdiarekin.

Beraz, datozen egunotan gure lagunen babesa jasoko dugu, elkartasuna, herrien arteko xamurtasuna eta internazionalismoa uztartzen dituen ariketa praktiko baten bidez. Orain ere, sozialismoaren eta askatasunaren bidean, Euskal Herria ez dabilelako bakarrik.

Aupa zuek!!!

Askapena

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago