Sustatu logoa Teknologia albisteak

Elhuyar Aholkularitza, ate berriak zabaltzen

Elhuyar Aholkularitza
2010-02-03 09:02

Bilbo Handian euskararen normalizazioaren, aukera berdintasunaren eta herritarren parte-hartzearen ateak irekitzen lagundu nahi dugu Leioatik. Usurbilen hasi genuen bidea, Elhuyar Fundazioaren egoitzan. Bidea eginez, Durangon aurkitu genuen ibilbideko bigarren aterpea. Orain, Bilbo Handira iritsi da Elhuyar Aholkularitza eta Leioan ireki ditugu bulego berriaren ateak.

Handik Bilbo Handian euskararen normalizazioaren, gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren eta herritarren parte-hartzearen ateak irekitzen lagundu nahi dugu. Horretarako, ohi bezala parte hartzeko metodologian oinarrituko gara, hori baita eraldaketaren giltza.

Leioako bulego berria eta gu geu ezagutzeko hitzordua jarri dugu ostegun honetan, otsailaren 4an. Leioako Estartetxe kaleko 5.enean aurkituko gaituzu, Ikea eraikinean. 12:00etan hasiko da ekitaldia, 1. solairuko zabalgunean. Ondoren bulegoa ikusi eta mokadutxo bat jateko aukera izango duzu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu