Oscarretan film onena izateko hamar film hautagaiak, Torrent gisa jaisteko moduan
Gaur eguerdian jakinarazi dituzte Oscarretarako aurtengo hautagaitzak edo nominazioak. Film onenerako, bost hautagai barik, aurten estreinakoz 10 dira. BitTorrent bilatzaile batean bilatu dugu, eta hamarrak daude bertan, jaisteko moduan, bederatzi kalitate onean, eta Avatar, oraingoz, kalitate eskasean (eskuzko kamerarekin grabatua).
Hamar film onenen hautagaien artean, hemen zerrendatu ditugun lehen biek bederatzina hautagaitza dituzte guztira. Eskainitako estekak BtJunkie BitTorrent bilatzailekoak dira. Fitxategi guztiak, salbu eta Avatarrena, kalitate handikoak dira. Avatarren kopia eskuzko kamera batekin zinema areto batean filmatutakoa da.
- Avatar
- The Hurt Locker
- The Blind Side
- District 9
- An Education
- Inglourious Basterds
- Precious
- A Serious Man
- Up (Pixar)
- Up in the Air
BTJunkie eta Torrent fitxategiak erabiltzeko, hemen argibide batzuk euskaraz.
Erantzunak kargatzen...