Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hamaika arrazoi (sendo) Sustatu ez irakurtzeko

Zaldieroa
2010-02-05 09:02

IPAD-aren aurkako argudioen harira. Hamaika arrazoi Sustatu ez irakurtzeko:

  1. Ez du tinta elektronikorik erabiltzen. Retroiluminazioa duen pantaila batean irakurri behar da derrigorrez eta ez dut itxua bukatu nahi.
  2. Ez du flash-ik
  3. CD batean grabatu dezaket baina iruzkinak ez dira gaurkotzen. USB batean EZTA ERE!!
  4. Laster egongo dira alternatiba gazteagoak eta milaka blog sozial eta euskaldunen artean hautatu ahal izango dut.
  5. Ezin dut blogaren "theme"-a aldatu. Nik berdea gorroto dut eta berdea inposatzen didate.
  6. Ez du munduko blog guztiek ametitzen dituzten "fondo de escritorio"rik ametitzen. (Fondoan mila bider errepikatzen diren irudi polit horiek)
  7. Euskalzalea izan naiz urteetan baina erlijio guztiek nekatzen zaituzte azkenean, baita egiazkoek ere.
  8. Ez du GPSrik eta iruzkin-idazleen arteko bideokonferentziarik ez du .
  9. Ez du ez Wow/armory-ri esteka zuzena, ez add-ons erabilienen informaziorik eta ezin dezaket jakin Naxrramax-eko bostgarren boss-aren ekipazio epikoa zein den.
  10. Ez du inongo Java aplikaziorik (egia esan ez du INONGO aplikaziorik)

Bonus:

  • Ez da berria. Aurretik ere blog euskaldunak egon dira eta egongo dira.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu