Kamioilari bati 4.601 euroko isuna, euskara erabiltzeagatik
Salaketa 2009ko irailaren 15ean jarri zioten. Guardia Zibilak ibilgailua geratu eta takografoaren (atsedenaldiak eta gidatze orduak kontrolatzeko gailua) diskoak erakusteko eskatu zion.
Kontua da data euskaraz idatzita zegoela, hau da, urtea/hilabetea/eguna. Guardia Zibilak hau "erregistoaren orria faltsutzea" dela dio, eta halaxe adierazi du salaketan:
Ibilgailuak atsedenaldiak eta gidatze orduak kontrolatzeko gailua (takografoa) darama, baina aparatuaren diskoan ageri den datak ez du gaurko datarekin bat egiten, gaurkoa 15/09/09 baita, eta 09/09/15 dago jarrita diskoan. Aurreko beste disko batzuetan ere arazo berdina gertatzen da eta horrek polizia-agentea nahasarazi du, ikuskatzea oztopatuz.
Ustezko "faltsutze" hori egiteagatik 4.601 euroko isuna jarri diote garraioariari. Honek kargua kentzeko orria aurkeztu zuen, eta bertan azaldu zuen takografoaren diskoetan ageri diren data guztiak zuzenak direla, data adierazteko orduan bere hizkuntza erabili duela, eta euskaraz, beste hainbat hizkuntzatan bezala (Ingelesa, Suediera...), datak ez direla gaztelaniaz bezala idazten. Andaluziako Juntako Garraio sailak iragan urtarrilaren 15ean Guardia Zibilaren salaketa bermatu eta jarritako errekurtsoa atzera bota zuen.
Informazioa HIRUkoek bidalita iritsi zaigu Hala Bediko erredakziora. Saiatu gara hiru.org-n lotura topatzen, baina, dirudienez, ez dute jarri oraindik.
Erantzunak kargatzen...