Sustatu logoa Teknologia albisteak

Usurbilgo zaborrei buruzko herri galdeketa eta kanpaina

Datorren otsailaren 27 eta 28an Hiri Hondakinei buruzko herri galdeketa burutuko da Usurbilen. Sortzen diren hondakinetatik ahalik eta gehien birziklatu eta berrerabiltzea dira helburu nagusiak. Galdeketan, beraz, hiru aukera hauek izango ditugu usurbildarrok eskura:

Zein bilketa sistema nahi duzu Usurbilerako?

  • Atez ate
  • Orain arteko edukiontzien sistema(4 edukiontzi)
  • Orain arteko edukiontzien sistema gehi 5 edukiontzia organikoarentzat

Atez atekoa aurrera jarraitzeko hamar arrazoi: osasuna, ingurumena, erositasuna, prezioa, garbitasuna, legea, lana, asebetetzea, elkartasuna eta espazioa.

Plagioa irudi batean

Bestalde, Usurbilgo Hamaikabat alderdi politikoak herri galdeketaren kanpaina egiten hasi da. Herriko kaleetan kartel hau jarri dute.

Usurbilgo Hamaikabatek bosgarren kontenedorearen beharra ikusten du eta herriaren zati handi batek berriz duela urtebetetik martxan dagoen atez ateko zabor bilketa.

Zuek zer uste duzue, Usurbilgo Hamaikabatek irudi honekin plagio egin duela, bai ala ez? Guk bai.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu