Teknologia albisteak

Gazte Ekoliderrak jaio da

Erabiltzailearen aurpegia
Kutxak antolatua
2010-02-03 : 14:02

Gazte Ekoliderrak proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoan jasangarritasunaren alde gogoz arituko den gazte sare formatu eta aktiboa sortzea da.

Proiektu hau Kutxak garapen jasangarriaren alde eta gazte lidergoaren alde egiten duen apustuaren ondorioetako bat da. Trebakuntza eskaintzan esparru anitzetako unibertsitateko irakasleak, erakundeetako ordezkariak, profesionalak, elkarteak, adituak, aktibistak, mendizaleak eta bestelakoek parte hartzen dute, garapen jasangarria eta lidergoa ikuspuntu ezberdinetatik landu ahal izateko.

Rockefeller Fundazioak LEAD (Inspirng Leadership for a Sustainable World) izeneko proiektua jarri zuen martxan 1991. urtean. Ordutik, kontinente guztietako 2000 pertsona baino gehiago izan dira, trebakuntza gainditu ondoren, LEAD-eko kide izatera pasa direnak (LEAD felllows network ). Beraz, Gazte Ekoliderrak proiektuarentzat ezinbesteko erreferentzia da LEAD ekimena, nahiz eta Gazte Ekoliderrak gure inguru, errealitate eta beharretara egokituta egon.

Gazte Ekoliderrak proiektua hiru hitzetan labur daiteke, Trebatu-Ekin-Izan eta hitz bakoitzaren baitan fase bat dago:

  1. Trebatu: Lehenengo fasea trebakuntza aldia da. Aukeratutako gazteak garapen jasangarri eta lidergo trebakuntzari ekingo diote.
  2. Ekin: Bigarren fasea ekintza aldia izango da, hau da, trebakuntzan zehar ikasitakoa praktikara eramateko garaia. Horretarako, besteak beste, partaideek tokiko proiektu bat garatu eta ezagutzera eman beharko dute.
  3. Izan: Bi aldi hauen ondoren, partaideak Gazte Ekoliderrak sarearen kide aktiboak izatea espero da.

www.ekoliderrak.net

Erantzun

Sartu