Festen amaieratik ihes egiten duen fikziozko pertsonai bat da 2010eko Donostiako inauterietako kartelaren protagonista. Berrogeita hamar hamarkadeko serie Bko beldurrezko filmetako estiloan duela oinarria diote egileak. Haatik diseinu eta komunikazioa lantzen duen sorkuntza berriko enpresak sortua da irudia.
Donostiako inauterietako kartela umoretsu dator aurten. Erreta bukatu nahi ez duen sardina, eta ondorioz, festen bukaeratik ihes egiten duen fikziosko pertsonaia sortu da Sardina-ehorzketaren ideiarekin jolastuz. Horrela, John Sherwoodek 1954an zuzendutako "Creature from the black lagoon" edo Edward D. Wood, Jr-en 1955ko "Bride of the monster" bezelako 50. hamarkadeko serie Bko beldurrezko filmen edo orain dela gutxiko Tim Burton miresgarriaren "Mars Attacks" pelikulako posterren irudi kontzeptualaz baliatu direla dio egileak.
Haatik diseinu eta komunikazioa lantzen duen sorkuntza berriko enpresa izan da irabazlea. Lan egiten zuten enpresaren itxierarekin, krisi garaian, proiektu berria sortu zuten gazte ekintzaile batzuetatik jaio zena.
Kartela Ibai Gonzalez Muga, Donostian bizi den baztandarrak lideratzen duen talde kreatiboak diseinatu du. Lehiaketa publikoetara zalea gaztetik, Agenda21Baztaneko logotipoa da berea, baita Signes 10. Sariko ohorezko aipamena edo 2008ko Donostiako inauterietako kartelaren egiletasuna (aurretik lan egiten zuen enpresantzako) ere.
Kartel honetan Iurre Aranburu Tainta diseinatzaileak (Aukeran Dantza Konpainia eta Localia, besteen artean) eta Yara Nuñez (La Habanako La Marumba taldeko komunikazio arduraduna eta laburmetrai eta argazki saioetan ekoizpen laguntzailea )copy lanetan hartu dute parte.
Erantzun
Sartu