Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bihotzeko bat har bezate agur egiten dut ustedekin elkar ukituz

Sustatu
2010-01-22 08:01

Lehen parrafo horren gaztelerazko bertsioa honakoa zen:

Nos ponemos en contacto con Usted para informarle de la celebración de la carrera BILBAO-BILBAO el día 14 de febrero, con una distancia de 10.606 m. La prueba dará comienzo a las 11:00 horas desde el polideportivo de San Ignacio y finalizando en el polideportivo de Zorroza.

Testu hori sartu dugu Opentrad itzultzaile automatikoan eta itzulpen hori egin digu, hain zuzen, eta emaitza barregarri hori eman digu: ustedekin elkar ukituz. Ez da lehen aldia Opentrad itzultzailea erabili eta errebisatu gabe zerbait publiko egiten dena. 2007ko hauteskundeetan Donostiako Alderdi Popularrak erabili zuen. Tresnak, itzulpena eman aurretik, honako abisua ematen du:

Kontuz! Itzultzailea prototipo bat da. Bere itzulpenak komertzialki erabiltzea ez da gomendatzen.

Eta halere badago oraindik itzulpen hori kopiatu eta pegatuta erabiltzen duenik, bistan denez. "Bihotzeko bat har bezate" esanez agurtu dute euren mezua. Bihotzeko bat hartzeko modukoa, bai.

Mezu osoa

Ustedekin elkar ukituz jartzen gara lasterketa BILBAO-BILBAO-ren ospakizunaren informatzeko otsailaren 14an, 10.606m-ren distantzia batekin. Probak 11:00 ordutara hasiera emango du San Ignacioren kiroldegitik eta Zorrotzaren kiroldegian amaitzean.

Probaren kartela eransten dugu.

Informatzen diogu gure web-orriaren izenaren aldaketaren eta posta elektroniko berriaren www.Eventosbhm.Com zuzendu ahal izango duen (..) Jadanik haren inskripzioak egin ahal dituzte e-mailan barrena desiratzen badute, o bien agertu gure bulegoetan telefonoa(...).

Beste informazio baten bat desiratzen dute gurekin elkar ukituz jarri ez dezaten zalantza egin.

Bihotzeko bat har bezate agur egiten dut.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu