Teknologia albisteak

Lagunen arteko twitter jardunaren errepresentazio kuantitatibo bisuala

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-01-11 : 09:01

Mentionmap Twitter kontu baten lagunen jarduna grafikoki erakusteko aplikazio bat da. Twitter erabiltzaile baten izena sartu eta jardunaren arabera beste erabiltzaile batzuk eta hashtagak erakusten dizkigu.

Aplikazioari buruzko informazioa blogean argitaratu zuten garatzaileek ingelesez.

Aplikazio honetan edozein Twitter erabiltzaile publikoren izena sartu dezakezu bere harreman publikoen aurkezpen hau ikusteko. Twitterren jardun publikoa duten euskaldunen zerrenda Umapen ikus dezakezu, hortik erabiltzaileren bat aukeratu nahi baduzu.

Guk Sustatu sartu dugu aplikazioan, eta hemen dago emaitza. Bideoan grabatu dugu proba txikia:

Aplikazioa probatzeko, hemen. Iaz Teknoflash saioan ere azaldu zen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago