Garoñaren aurkako koordinakundeak biltzen dituen EH, Errioxa eta Burgoseko gizarte eta kolektibo ekologistek urtero bezala aurten ere Garoñaren aurkako Martxan parte hartzera deitzen dute, zentral nuklearraren berehalako itxiera eskatzeko. Ekimenak aurten 30 urte betetzen ditu. Mobilizazio antinuklearra abuztuaren 30ean, eguerdiko 12tan abiatuko da Barcina del Barco herritik.
Igandeko manifestazioari Bilbotik ostiralean irten zen bizikleta martxa batuko zaio. Domekan bertan ere, autobusak irtengo dira Gasteiz eta Bilbotik (izen emateko: 94.4790119 edo 649.674.606).
Deialdia eta zentral nuklearraren itxierarako arrazoiak
Aurreko urteetako deialdiak: 2003ko deialdia | 2003ko argazkiak |2004ko deialdia |2004ko argazkiak | 2005eko deialdia | 2005eko argazkiak | 2006ko deialdia | 2006ko argazkiak | 2007ko deialdia | 2007ko argazkiak |2008ko deialdia | 2008ko argazkiak
Jatorrizkoa: © Indymedia Euskal Herria, copyleft baldintzak orri horretan bertan, behean
Erantzun
Sartu