Giraldillen 10. urteurrenean, aldarrikapen ekintza Berlinen
Euskal Herriko eta beste toki batzuetako ekintzaile talde batek aldarrikapen ekintza baketsua egin zuten joan den larunbatean Berlinen, munduko atletismo txapelketaren inaugurazioan, bakearen aldeko pankartak publiko eginez Olympiastadion-eko ageriko lekuetan.
Mugarik Gabeko Ekintzaileak izenarekin webgune eleanitza ireki eta sarean azaldu dute egindakoa. Euskal Herrian eta Mendebaldeko Saharan bakea eta konponketa aldarrikatu nahi izan zuten.
Argazki sorta bat ere jarri dute Flickr-en.
Ekintzak duela 10 urte justu Sevillan izandako atletismoko mundu txapelketaren inaugurazioa dakar gogora. Euskal presoen sakabanaketaren kontrako ekintza baketsua izan zen Giraldilla faltsuak estadioan infiltratu zirenekoa. 1999ko abuztuaren 20an izan zen hura. Ekintza haren eragina azaldu zuen duela urte batzuk Iñigo Fernandez Ostolaza marketin adituak.
Erantzunak kargatzen...